NOR GARA?
Unai Ramirez de la Piscina, Aitor Sanchez eta Joseba Larrea ikasleak gara proiektu honen sortzaileak. Proiektu inklusibo bat izango da, hau da, gizarteko sektore desberdinentzat egokitua eta hauen arteko harremana ahalbidetuko duena. Gure kasuan, kultura desberdinetako pertsonak integratzeko apustua egin dugu.
Lehen aipatutakoarekin estuki jarraiki, proiektu hau martxan jartzearen arrazoia, Gasteizen bertan gizarteko sektore desberdinen arteko banaketa nabari bat ematen ari dela izan da. Nahiz eta gizarte sektore banaketa hau faktore desberdinek bultzatzen duten, nagusienetako bat kulturen arteko desberdintasuna dela pentsatzen dugu. Horregatik, modu lokalean arazo honi irtenbide bat emateko sortu genuen proiektua.
Gure antolakundeak ez du irabazi asmorik eta kultura anitzeko jendearen inklusioa du helburutzat. Lehen esan bezala, 3 ikasleen (Unai, Aitor eta Joseba) iniziatiba batetik sorturiko proiektu bat da hau. Hala ere, boluntarioki proiektura batu nahi den jendea ongi etorria izango da, proiektuaren helburua bere egiten duen pertsona ororen laguntza beharko baita ezinbestean.
Hasiera batean, proiektua Lakua Arriaga auzoko gazteekin jarriko dugu martxan. Horretarako, Umandi Ikastolaren laguntza izango dugu materiala eskuratzeko eta frontoi bat izateko. Gainera, bertako zenbait ikasleek proiektuarekin bat egiteko aukera gehiago daudela aurreikusten dugu.
Horretaz gain, jakin badakigu gure helburu berbera duen antolakunde bat badagoela Gasteizen. Antolakunde honek, GOIAN taldea bezala ezaguna dena, alde zaharreko bizilagunen arteko batasun interkultural bat bilatzen du. Horretarako, kirol jokoak, sukaldaritza tailerrak, harremantze jolasak... bezalako praktikak antolatuz. GOIAN taldekoen proiektuarekin guztiz bat egiten dugu, eta esan dezakegu euren ibilbidea erreferente bezala dugula hein handi batean. Beraz, gure proiektua garatzeko talde honen ibilbidetik irakaspenak atera behar ditugula uste dugu, eta horretarako, blogean eskuragarri egongo diren elkarrizketak egin ditugu taldeko monitore eta gazte batekin.
Hau guztia esanda, argi utzi nahi dugu ere proiektuak aurrera egiten duen heinean, Gasteizko beste zonalde batzuetara zabaltzeko beharra ikusten dugula. Azken finean, Lakua Arriaga auzoaz gain ere, beste auzo asko ere proiektu interkultural baten beharrean aurkitzen direla sumatu baitugu. Hala ere, kontziente gara proiektuaren konplexutasunaz, eta zabalkunde hau eman ahal izateko proiektuak lehenago Lakua Arriaga auzoan sendotu behar duela uste dugu.