Saioak aurrera eramateko, hainbat baliabide izango ditugu ( materiala, pilotalekua eta saioko dinamizatzaileak). Horretaz gain, saioak prestatu ahal izateko zenbait baldintza jartzea ere ezinbestekoa zaigu.
BALIABIDEAK
MATERIALA:
Palak, pilotak, uztailak, saskiak eta tiza bat beharko dugu. Esan beharra dugu material guzti hau ez dugula geuk oradainduko, izan ere, Umandi Ikastolak espreski utziko dizkigu saioak burutu ahal izateko.
INSTALAZIOA:
Saioak Umandi Ikastolako pilotalekuan egingo ditugu.
GIZA BALIABIDEAK:
Saioa aurrera ateratzeko, programatutako ariketak dinamizatzen 4 pertsona egon beharko dute, ariketak 4 zonalde desberdinetan egingo baitira aldi berean. Dinamizatzaileak, gu hiruok ( Aitor, Unai eta Joseba) eta Umandiko eskola kirolaren koordinatzailea izango gara.

AURREIKUSITAKO GASTUAK:
Lehen esan bezala, ekonomikoki ez dugu arazorik izango materiala eta pilotalekua lortzeko, Umandi Ikastolak utziko baitizkigu. Soilik merendolako gastuak egongo dira gure kontu ( 15-20€ inguru).
BALDINTZAK
KIDEEN EZAUGARRIAK:
Batetik, saioak 8-12 urte bitarteko gazteekin egitea pentsatu dugu. Gure proiektuko helburuak betetzeko, kideak kultura desberdinetakoak ere izan beharko dute ( edozein kulturatakoak, euskaldunak barne).
Saioetara apuntatu ahal izateko, blog honetan bertan aukera egongo da ( KONTAKTUA). Bestela, Umandi Ikastolan egongo gara Abenduak 5 eta Abenduak 19an arratsaldeko 17:00-19:00 bitarte, eta bertan apuntatzeko aukera egongo da ere.
​
Saioetara apuntatzeko gehienezko data Abenduak 19 izango da. Apuntatutako kide kopuruaren arabera, zenbat saio egingo ditugun erabakiko dugu. Saioak noiz izango diren ere, jakinaraziko diegu apuntatu direnei e-mail bat bidaliz.